Irailaren 27an, pastoral kurtsoaren hasiera ospatuko da. Ekitaldi berezia egingo da horretarako, izan be, Elorrioko basilika jubileu-tenplu bihurtuko da egun horretarako.
Berriotxoako San Balendinen gorpuzkiak jasoten dituan Elorrioko Sortzez Garbia basilikan ospatuko da ‘Goazen!’ kurtso hasierako ekitaldia. Irailaren azken zapatuz, Elorrioko eleizan Jubileua jasoteko aukera izango da.
Gotzaina izango da buru eleizkizunean eta BECen ospatu zan “Eleizea plazara” azokan parte hartu eben eleizbarrutiko errealitate guztientzat da deialdia. Bizkaiko santuaren jaioterriko hainbat lekutara erromes joateko aukera izango da egun horretan.