BATAIOA

Zer egin behar dut nire semea/alaba bataiatzeko?

  1. Deitu informazioa jasotzeko: 652 772 496 (Begoña)
  2. Ordutegia: larunbat goizean.

Topaketak eta dokumentazioa garaiz antolatu behar dira. Hori bete barik ezin dugu bateoa ospatu; horregatik, behar besteko aurrerapenaz zehaztu behar duzue hitzordua.

Bataio topaketak

Jarraian, 2023/2024 bateo-topaketen datak erakusten ditugu. Topaketa guztiak Birjinetxe Andra Mariaren parrokian egingo dira 17:00etan. Bertaratzea nahitaezkoa da.

Bataio elizkizunak

Data batzuk gordetzen ditugu bataioaren sakramentua ospatzeko eta ospakizunaren zentzua ere zuen semeari/alabari komunitatera ongi etorria ematea denez, ospakizunaren orduak mezaren ordutegiarekin bat etorriko dira. Nolanahi ere, kasu bereziren bat izanez gero, beste data batean egiteko aukera kontsultatuko litzateke.

2023/2024 elizkizunak

LEHEN JAUNARTZEA

Bilboko Elizbarrutian Lehenengo Jaunartzea egiteko prozesua parrokiaren araberakoa izan daiteke. Hala ere, orokorrean, haurra parrokiako katekesian inskribatzean hasten da prozesua. Katekesia hainbat hilabetetan (3 urte) burutzen den heziketa erlijiosoko prozesua da eta Lehenengo Jaunartzearen ospakizunarekin amaitzen da. Katekesian, haurrek fede katolikoari, Jesusen bizitzari, sakramentuei eta Eukaristiaren garrantziari buruz ikasten dute. Otoitz egiten eta mezan parte hartzen ere irakasten zaie.

Gure Pastoral Barrutian, 11 laguneko taldea gara, lehenengo eukaristia prestatzeko zein komunio ostekoa-sendotza haur taldeak daramatzagunak.

Hilean behin biltzen gara katekesiarekin eta gure esperientziekin zerikusia duen guztia baloratu eta partekatzeko.

Umeekin topaketak parrokia bietan egiten dira, asteazkenero 18:00etatik 19:00etara.

Sakramentu bakoitzak prozesu bat darama eta, zehazkiago, sakramentu honek 3 urteko aldia dauka, gure PBan haurrak eskolan lehen hezkuntzako 2. mailan daudenean hasten dena.

Familiei eskatzen zaizkien izapideak honako hauek dira:

  • Familia-liburua
  • Bataio Ziurtagiria
  • Aitaren eta amaren NA-ren fotokopia.

Horren aurretik, Pastoral Barrutiko arduradunak edo katekistetako edozeinek harrera egiten diete gurasoei, gertuagokoa den eta haurraren katekesirako prozesuan eragina duen edozein gauza barru-barrutik ezagutzeko. Harrera horretan eurekiko hartuemonak zein diren azaltzen zaie eta alderantziz; gurasoekiko topaketen, Eukaristien eta abarren berri ematen zaie.

Whatsapp talde bat egin ohi dugu abisuak emateko eta egingo diren ospakizun edo jarduerak gogorarazteko, bai haurrenak, bai taldeenak, nahiz eta ikasturte hasieratik egutegia izan.

SENDOTZA

Haurtzaroko katekesi prozesua amaitu ondoren, animatu egiten dugu eta taldean jarrai daiezala proposatzen diegu, bai jaunartze osteko taldeetan, bai parrokiako eskaut taldeetan. Ez dela dena amaitzen jaunartzearekin.

Harremanetan jartzeko eta hori guztia gauzatzeko, arduradunaren telefono-zenbakia jartzen da eskuragarri. Ikastaroa amaitu baino lehen, hurrengo ikasturtean prestakuntza-prozesu honetan parte hartu nahi dutenentzako abisua kristaletan jartzen saiatzen gara.

EZKONTZA

Bizitza osorako gizon eta emakume aske uztartzen diren aliantza da ezkontza elkar laguntzeko, seme-alabak ugaltzeko eta hezteko.

Jainkoak bedeinkatzen duen batasun honek, maitasunean oinarrituta, adostasun osoa berekin dakar. Beraz, sakramentala da betirako ezkontza-lotura eta inork ezin du lotura hau apurtu.

Otxarkoaga-Txurdinaga Pastoral Barrutiko parrokietakoren batean ezkontzeko asmotan bazabiltza, jar zaitez gurekin harremanetan.

Ezkontzaren sakramentua ospatu aurretik, ezkondu aurreko topaketak egiten dira urte bakoitzeko otsailean eta maiatzean. Horretarako, garaiz izena ematea gomendatzen dugu.

ADISKIDETZEA

Penitentziaren, Adiskidetzearen edo Aitortzaren sakramentua, Jesukristok sortutako sakramentua da. Horri esker, bataiatu ondoren egindako bekatu guztiak barkatzen dira, Jainkoak berak barkatzen ditu apaizaren bidez, sinesleari bihurtzearen, purifikazioaren eta bizitza pozgarriaren aukera berri bat eskaintzeko.

Ikasturtean zehar, parrokietan komunitate-penitentziak ospatzen dira.

GAIXOEN OLIADURA

Pastoral Barrutiak gaixoei eta adinekoei laguntzen die. Jaunartzea gaixoen etxera eramaten dugu eta gaixoen oliadura ospatzen dugu eskatzen denean. Pastoral Barrutiko parrokia bakoitzean eska daiteke.

Parrokia bakoitzean modu komunitarioan ospatzen da Gaixoen Oliadura.

LAGUNDU

ERANTZUNKIDETASUNA + DOHAINTZAK + HARPIDETZAK

ZURE LAGUNTZAREKIN POSIBLE DA. ESKERRIK ASKO!